XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Janaria be, ez zan guztiz txarra.

Neguan gilzaiñak egun osoan bero-gallu aundi bat biztute eukiten eban eta ni bere alboan kukulduta, naiko atsegintsu nintzan.

Adiskide, berogallu a zelan gogoratzen dodan orain! Guau, guau, guau! Neguan beroa, bizitza erdi baño geiago da.

Berogallua?, edur-kizonkillak itaundu eban.

Berogallua polita da? Bear ba da nire antza dau?.

Keto ori, zer diñozu?.

Guztiz ezbardiña.

Zu zuria zara, ta berogallua itxas-lapur baten giza-barnea baño baltzagoa, sama luze-luze bat dauka.

Orma baten amaiturik, beratatik, bere samatik, keak urtetzen dau....

Aaa! bere alboan ezarri zaitez, nai eskumara nai eskerrerantz, eta gozoki egongo zara.

Ezin dozu ikusi zagozan toki orretatik?.

Edur-gizonkillak leiotik begiratu eban eta txakurrak azaldu eutsan antzeko zerbait dizdiratsua ikusi eban.

Bere barnean, zeozer laño, muga-eziñekoa sentitzea sortu zan, ez ekian ziurki zer zan.

Ludiko giza-seme guztiak, naizta edur-gizonkilla ez izan, sentitzen bat zan.

Eta toki ain ederretik, zergaitik alde egin zenduan?, txakurrari itaundu eutsan.

Adiskide, ez neban beste urten-biderik, abereak esan eban.

Etxetik jaurti ninduen eta emen lotu, kate onegaz txakurtoki iguingarri onetan.

Ba dakizu zergaitik?.

Nagusiaren sema zaarrenari aginka egin neutsolako.

Baña jazoki au izan zan, ostikada bateaz jaten nengoan azurra kentzen ausartu zalako.

Aa bai?, esan neban nire baitan.

Azurra azurragaitik!.

Baña eurak nire aginkadea doillorkeri bezela artu eben, naizta nire eginkisuna, neure eskubideak babeztzeko uts-utsean izan zan.

Eta arrezkero emen nago, kate onegaz lotuta.

Nire bereratasuna ez eze nire abotsa be galdu neban.

Ez zara nabaritu nire moskor izkuntzagaz?.

Guau, guau! Nire kondaira errukigarria ori da.

Baña edur-gizonkillak ez eutsan entzuten.

Edurgizonkillak, ixillean eta oldozkor, giltzaintzaillearen gelara begiratzen, adi-adi egoan.

Zutik, lerden, bera ain goi zan berogalluaren gelara.

Bere alboan ze ederto egon bear da!.

Nire barnean, zerbait, zeozer, berezia, arritzekoa, sentitzen dot, esan eban.

Berogallua dagon lekura eldu al izango ba nintzake!.

Ziur naz, nire guraria beteko litzakela.

Nire arima osoaz bere alboan atseden apur bat izatea gura dot.

Ezingo zara sartu, edozelan be, bear ba da, sartu al izango ba zintzake, zure galmena izango litzake, txakurrak dirautso.

Baña edurgizonkillak ez eutsan ulertzen.

Zelan, ori olan izan leiteke, txakurrak ber-berak, bere ondoan, berogallu ondoan, ederto egoten zala ba iñoan?.

Bera aurkitzen zan lekutik, berogallua egoan gelatxua abegi-oneko ta atsegingarria agertzen zan.

Beratatik bero dizdiratsu urtenez.

Gelako atea idegi ebanean egur geigo sartzeko, edur-gizonkillaren bular eta burua gorri-gorriz margotu ziran.

Aaa, ze ederto! Or barruan, ze ederto egon bear da! iñoan.

Gaba luzea izan zan, baña edur-gizonkillantzat ameseta bat bezelakoa.

Oialezko bere begitxuak gela atsegingarri aretatik ez ziran aldenduten, gaba osoan bertara adi-adi egon zan.

Bere adimenetik zori guztietariko amesetak igaro ziran.